Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik bultzatutako Urratsbat proiektuaren partaide da Miguel Altuna, non enpresa-haztegi bihurtu nahi duen. Programan parte hartzen duten proiektuek hala eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola azterketa-fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak.
Proiektu hori zabalik dago Miguel Altunako ikasleentzat zein ikasle ohientzat edo urruneko prestakuntzako ikastaroak zein prestakuntza ofizialaz kanpokoak ikastetxe horren bitartez egin dituen edozeinentzat.
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bat.
Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bat. Behar bezala hornituta egongo dira bulego horiek, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
Enpresa martxan jartzeko unean ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
Ekintzaileari, bere negozio-ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza-zerbitzu integrala.
2017-2018 ikasturtetik, ziklo guztiak eredu horren azpian lantzen ari gara Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO ELKARLANEKO IKASKUNTZAREN inguruan antolatzen da; hori da elementu nagusia.
Egoera problematiko bat proposatzen da, egoera hori erronka bihurtzen da, eta prozesu osoa elementu hauetan antolatutzen da emaitza bat lortu arte
Lan-proposamen hori ez dator bat egiturazko ereduarekin; ordutegiek, ebaluazioek, ikasgelaren konfigurazioak eta antzeko elementuek, egungo formatuan, baliozkoak izateari utzi zioten, eta berriz pentsatu eta berriz definitu genituen.
Miguel Altuna LHIIan TKgune Fabrikazioan parte hartzen dugu LHko beste ikastetxe batzuekin sarean, eta fabrikazio aurreratuko zerbitzu teknologikoak garatzen ditugu. ETE-entzat zerbitzuak gauzatzera bideratu ditugu Miguel Altunako ezagutzak eta instalazioak. ETE-etan berrikuntza bultzatzeko, haien esku jartzen ditugu Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak, eta zerbitzu teknologikoak eskaintzen dizkiegu.
www.tkgune.eus
Ardatza erkidegoko enpresa traktoreetan eta begirada haiei sortzen zaizkien erronkek berekin dakartzaten geroko premietan jarrita, behar diren gaitasun bereizgarriak lehenesten dira nodoetatik.
Horretarako, Euskadiko erreferentzia-enpresekin koordinazioan aritzen gara, hots, gaitasun horiek identifikatzen laguntzen digutenekin, eta garatu behar diren ekimenak eta proiektuak planteatzen ditugu.
Miguel Altuna Fabrikazio aurreratuko partaide da.
Prestakuntza-ikastetxean eta enpresan garatzen den ikaskuntza- prozesua. Ikasleak ikastetxean klaseak jasotzen ditu, eta, aldi berean, enpresan prestatu eta ikasteko kontratu bat du eta soldata bat jasotzen du.
Informazio guztia eta beharrezko dokumentazioa biltzen duen gida HEMEN eskuratu dezakezu.
IKASENPRESA programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea, eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
IKASENPRESA programak hezkuntza-testuinguru berritzailea sortuko du, eta ikaskuntza-metodologia bereziki praktikoa erabiliko du. Programak teknologia berrien erabilera hartuko du aintzat (posta elektronikoa, bideokonferentzia, atzerriko hizkuntzen erabilera eta abar), gaur egungo informazioaren gizartean ezinbesteko lan-tresnak eta komunikazio-tresnak baitira.
Garai berriei erantzun asmoz, gure proiektuak mugaz gaindi zabaltzeko beharra ikusi genuen. Joan dira urte batzuk ibilbide hau hasi genuenetik eta esan dezakegu interesgarria izateaz gain emankorra ere izan dela egindako bidea.
Hain zuzen ere 2008an hasi ginen nazioartekotzaren esparru hau jorratzen Maiatz-Simulform izeneko proiektuarekin eta ondoren etorri ziren, COOP-PBL- IN VET, Fem Forging, Know 3D tech, eBridge 2 VET Mobility, EntraiMo edo eta DOST bezalako proiektuak, hauetako lautan koordinatzaile papera jokatu dugularik.
Bukatutako zazpi proiektu hauetaz gain, egun, Engender eta Vetriangle dira martxan dauzkagun nazioarte mailako proiektuetako bi eta orain arte jasotako uztak, aurrerantzean ere gisa honetako proiektuetan parte hartzeko erabaki irmoa hartzera eraman gaitu.
Izan ere, argi ikusi baitugu, nola irakasleen prestakuntzan, hala ikasleen ikaskuntza prozesuan, proiektu hauetan gureganatutako jakintzak txertatzeak eragin handia duela eta hori gutxi balitz gurekin harreman estua duten bailarako enpresek ere etekina atera dezaketela erakutsi digu orain arteko esperientziak.