Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
BANNER BERDINTASUNAok 01

Berdintasuna

Gaur egungo inguru industrialean emakumeen eta gizonen parekidetasunerantz aurrera pausoak eman diren arren, errotuta dagoen gizarte honetan desberdintasunak apurtzea du xede Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuak. Hutsune hori txikiagotzekotan, eraldaketaren barne dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero Ikuspegirako I. Plana onartu eta martxan jarri berri dugu. Bestalde, Miguel Altuna LHII erreferente izan nahi du inguruko beste Lanbide Heziketako ikastetxeak bide berdina jarrai dezaten.

Arlo industrialek ikastetxean duten indarra ikusirik eta historikoki emakumeen presentzia xumea izan delarik, ikastetxeak parekidetasun plan bat osatzeko beharra ikusi zuen. Lehenik eta behin, ikastetxeko Plan Estrategikoan txertatu zen ezinbesteko ekintza batean bilakaturik. Ondoren, berdintasun batzorde bat osatu eta ikastetxearen parte diren alderdi desberdinen ikuspuntua zein zen jakitea izan zen hurrengo pausoa, diagnostiko bat edukitzen aldera. Behin diagnostikoa esku artean, plana estrukturatzera ekin zitzaion. Prozesu oso honetan, Ncuentra bidelagun izan dugu, egindako pauso bakoitzean lagundu eta aholkatzeko. Planifikazioa lan nekeza izan arren, atsegingarri bilakatu da, eta gaur egun martxan dagoena Miguel Altuna Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan. Inguruko Lanbide Heziketako ikastetxeek eredutzat hartzen duten esperoan.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Genero Ikuspegirako I. Plana hurrengo 3 ikasturtetarako diseinatua dago, eta ondorengo dekretuak ditu oinarri eta erreferente gisa: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legea, eta baita 901/2020 Errege Dekretua. Azkenik, esan beharra dago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Euskadiko LHko ikastetxeei buruz emandako jarraibideei erantzuten dietela, eta baita, Euskadiko Lanbide Heziketarako V. Planari ere.

Plan honek bere barnean 6 ardatz ditu eta horrek 24 helburu finkatzea dakar; helburu bakoitzari ekintza bat gutxienez esleituz. Ekintzak neurtzeko adierazleak lotzea da azken pausoa, planaren funtzionamendu eta efizientzia neurgarriak izan daitezen.