LHL Lanbide Heziketaren Lagunak Miguel Altuna LHIIrekin batera lan egiten duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.
Urte hauetan zehar LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkartea kudeaketa-lan hauetan aritu da:
Lanbideko lan-eskaintzetan interesdunei altak ematen.
Lanbiden berriztapenak eta aldaketak egiten.
Elkarrizketa pertsonalizatuak egiten.
Lan-egoerari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen.
Lan-eskaintzen inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzen.
Pertsona bakoitzari bere gaitasun eta interesak zehazten laguntzen, bere curriculumean ahalik eta egokiena islatu daitezen.
Horretaz gainera, IkasDebagoiena, Etengabeko Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzua ere bertan daukagu 2006. urteaz geroztik. Zerbitzu horren bidez, Debagoieneko prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa eskuragarriago dugu, gune bakar batean bilduta (www.hiru.eus), eta eskualdeko hainbat erakunderekin elkarlanean hainbat ekintza antolatzen ditugu.
NORI ZUZENTZEN GATZAIZKIO?
Langabetuei.
Lan-baldintzak hobetu nahi dituzten edo lanez aldatu nahi duten langileei.
Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei.
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei.
Oro har, lan egiteko adina duen eta modu aktiboan enplegu bila dabilen edonori.