ZEREGINA
Miguel Altuna LHIIren zeregina hau da:
Kalitateko irakaskuntza eskaintzea, eleanitza, eskola-elkarteak adostutako ideietan oinarritua eta ondorengo hauei erantzuten diena:
• Ikasleei, beren gaitasun eta beharren arabera, konpromiso pertsonala eta autonomia bultzatuz.
• Enpresei eta gizarte-inguruneari.
• Bergarako zein gertuko herrietako langile eta langabeei, lanbide-prestakuntza areagotuz.
IKUSPEGIA
Ikastetxearen asmoak hauek dira:
• Ikasleen garapen pertsonala eta ikasketa-maila hobetzea.
• Langileen gaitasunak hobetzea.
• Herri-mailako eta nazioarteko ikasketekiko zabalik egotea.
• Hasierako, Etengabeko, Lanerako eta Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari erantzutea.
• Inguruko enpresei berrikuntza lantzen laguntzea.
• Ikastetxea erreferentzia bihurtzea: bai proiektuengatik, baita gune teknologiko atsegin eta ingurumenarekiko errespetuduna izateagatik ere.
• Gizon-emakumeen arteko berdintasunarekiko benetako konpromisoan erreferente izatea.