HIZKUNTZA PROIEKTUA
Miguel Altuna LHII-ren eskaintza eleanitza da, non euskarak lehentasuna duen. Ikaslearen perfilaren arabera gaztelerazko eredua ere eskaintzen da eta urtero ematen zaie ikasleei ingelesez 2 edo 3 modulu garatzeko aukera.
Irakasleok euskaraz eta gazteleraz lan egiteko gai gara. Helburua da gero eta irakasle gehiago ahalbideratzea 3. hizkuntza batean lan egiteko (ingelesez, orohar).
Aipatutako guzti honek plan estrategikoan du bere isla, eta euskarari dagozkionak Ulibarri programan desglosatzen dira atalez atal.