LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA
Prozedura honen xedea da enpresa-jardueren koordinazioari buruzko betebeharrak betetzea, hau da, bertako nahiz kanpoko langileak modu eraginkorrean babestea (2004ko urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretuaren 3. artikulua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak arautzen dituena).
Artikulu horrek honako hauek ezartzen ditu enpresa-koordinazioaren helburutzat:
1. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, lantokian parte hartzen duten enpresek prebentzio-ekintzen printzipioak modu koherente eta erantzulean aplikatzen dituztela.
2. Lantokian parte hartzen duten enpresek lan-metodo egokiak aplikatzen dituztela.
3. Lantokian garatzen diren jardueren arteko eragin-trukea kontrolatzen dela, arrisku larri edo oso larriak eragin ditzaketenak bereziki, edo langileen segurtasunari eta osasunari dagokionez, lantoki berean garatzen diren jarduerak bateraezinak direnean.
4. Arriskuak prebenitzeko neurriak egokiak izan daitezela ikastetxean jarduten duten enpresetako langileek izan ditzaketen egiazko arriskuetarako.