Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Miguel Altunako 3 irakasle InnovaProfes kongresuan izan dira

Miguel Altuna LHIIko 3 irakaslek parte hartu dute maiatzaren 22an eta 23an Malagan ospatu den InnovaProfes kongresuan. CaixaBank Dualiza eta FPInnovación erakundeek antolatuta, estatuko 85 Lanbide Heziketako ikastetxetako 160 irakasle baino gehiago bildu ditu topaketa honek, hezkuntza hobetzeko eta eguneroko jardunean lagungarri izango diren tresna berriak partekatzeko helburuarekin.

Fabrikazio Automatikzatuko Bikaintasun sareko beste ikastetxekoekin batera, Miguel Altunako ordezkariek aukera izan dute bertako enpresa eta ikastetxe batzuk bisitatzeko, eta lehen eskutik ezagutzeko hainbat ekimen aurreratu ondorengo gaien inguruan: Adimen Artifizial Generatiboa, iraunkortasuna, enpresentzako gaitasun gakoak eta irakasleen ongizatea, besteak beste.