Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Mugarik gabeko formazioa berriz martxan Miguel Altunan

Capacitación sin Fronteras de México” programaren bidez (Mexikoko Guanajuato Estatuko Gobernuak bultzatua da eta Mexikon presentzia duten euskal enpresa talde batek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk parte hartzen dute), Mexikoko ikasle talde bat Miguel Altuna Lanbide Heziketan ari da aurtengo ere Industria 4.0 gaietan formatzen eta inguruko enpresetan beraien praktikak egiten iraila hasieratik  urria amaierara arte.

Guztira bi urte irauten duen egitasmo honen helburua, ikasleei formazio profesional teorikoa eta praktikoa eskaintzea da, Mexikon eta atzerriko lurralde batean; behin egitasmoa amaituta enpresetan kontratuarekin lanean jarraitzeko aukera izango dutelarik.