Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Mundu mailako hotzeko forjaketari buruzko konferentzia antolatzen ari gara

Datorren irailaren 15etik 18ra bitarte, Donostian ospatuko den ICFG (international Cold Forging Group) mundu mailako hotzeko forjaketari buruzko konferentzia antolatzen dihardu Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa.

Konferentziaren helburua, hotzeko forjaketa edo estanpazioaren inguruko ezagutzen eta azken berrikuntzen difusioa da, nazioarteko lankidetza ardatz hartuz, prozesu ezberdinei loturiko ezagutzak sustatuko direlarik. 14 herrialde desberdinetako 110 aditu baino gehiagok eman dute izena dagoeneko.

Konferentzia Donostian  izango den arren, Debagoieneko eta  inguruko eskualdeetako 12 enpresa eta berrikuntza zentro bisitatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Bilkuran entzule bezala parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik ere.  Konferentziari buruzko informazio guztia ondorengo web orrian dago eskuragarri: http://icfg2019.maltuna.eus