Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
admin

Administrazioko eta kudeaketako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edukitzea.
Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea..
Lanbide Heziketako Teknikari titulua edukitzea.
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.
Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
2.Mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana, heziketa-zikloaren barruan.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan ezarritako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Admini kudeaketa
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0441 Kontabilitate teknika 132 1.a
0437 Enpresa komunikazioa eta bezeroarentzako arreta 165 1.a
0442 Salerosketa administrazio eragiketak 132 1.a
0440 Informazioaren informatika tratamendua 264 1.a
0156 Ingeles profesionala 165 1.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
0443 Kontabilitate dokumentazioaren tratamendua 105 2.a
0448 Diruzaintza kudeaketako eragiketa osagarriak 147 2.a
0438 Giza baliabideetako administrazio-eragiketak 132 2.a
0439 Enpresa eta administrazioa 105 2.a
1710 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
1664 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 63 2.a
1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42 2.a
Hautazko Modulua 84 2.a
1713 Proiektu intermodularra 50 2.a
Zikloa guztira (moduluak + enpresan egonaldia) 2.138

Profesional hau gai izango da:

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak edo lortutako informazioa abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren operatiboari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitate-mailan erregistratzeko, betiere segurtasun eta kalitateko baldintzetan.
• Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egiteko gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, antolakundearen likideziari eustearren.
• Enpresaren giza baliabideen hautespen- eta prestakuntza-arloetako administrazio-kudeaketak egiteko, indarrean dagoen araudia eta enpresa-politika kontuan izanik eta saileko goi-arduradunaren gainbegiradapean.
• Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza emateko, indarrean dagoen araudia betez eta saileko goi-arduradunaren gainbegiradapean.
• Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egiteko eta ondoriozko zerga-betebehar jakin batzuen euskarri-dokumentazioa erregistratzeko.
• Administrazioaren eta merkataritzaren esparruan bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak betetzeko, enpresaren/erakundearen irudiarekin lotzen diren eta ezartzen diren kalitate-mailak ziurtatuz.

Prestakuntza osagarria:

Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

  • Orga jasotzaileen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
  • Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

 

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
• Administrari laguntzailea.
• Bulegoko laguntzailea.
• Kobrantza eta ordainketetako administrari laguntzailea.
• Merkataritzako administraria.
• Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
• Herri-administrazioetako administrari laguntzailea.
• Bezeroen arretarako enplegatua.
• Diruzaintzako enplegatua.
• Ordainbideetako enplegatua.

INFORMAZIOA

Familia: Administrazioa eta kudeaketa.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris