Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
DSC 1212v2

Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edukitzea.
Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea..
Lanbide Heziketako Teknikari titulua edukitzea.
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.
Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
2.Mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana, heziketa-zikloaren barruan.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan ezarritako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Instalazioa Elektrikoak
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
234 Elektroteknia 198 1.a
232 Industria-automatismoak 264 1.a
235 Barneko instalazio elektrikoak 297 1.a
156 Ingeles profesional 60 1.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 30 1.a
233 Elektronika 132 2.a
239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66 2.a
236 Banaketa-instalazioak 105 2.a
240 Makina elektrikoak 126 2.a
237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak 105 2.a
238 Instalazio domotikoak 126 2.a
0558 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 63 2.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
Proiektu intermodularra 50 2.a
Hautazko modulua(k) 84 2.a
Zikloa guztira (Moduluak + enpresan egonaldia) 2.138

Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzen eta mantentzen.

Profesional hau gai izango da:

• Instalazioak eta tresneriak konfiguratzeko eta kalkulatzeko.
• Behe-tentsioko banaketa-sareetako osagaiak eta elementu osagarriak muntatzeko
• Eraikinetako instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin eta telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta kanalizazioak muntatzeko.
• Makina elektriko estatikoak eta birakariak instalatzeko eta mantentzeko.
• Instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
• Muntaiarekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzeko.
• Aurrekontuak, dokumentazio teknikoa eta administrazio-dokumentazioa lantzeko.
• Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

 

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

• Instalatzaile/mantentzaile argiketaria.
• Eraikuntzako argiketaria.
• Industria-argiketaria.
• Mantentze-argiketaria.
• Sistema domotikoen instalatzailea eta mantentzailea.
• Antenen instalatzailea/mantentzailea.
• Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
• Telefono-instalazioen eta -tresneriaren instalatzailea/mantentzailea.
• Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

INFORMAZIOA

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: A+B+D

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris