Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.
LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:
• Makina-erreminten langile doitzailea.
• Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
• Metalak lantzeko makinen eragilea.
• Makina-erreminten eragilea.
• Industria-roboten eragilea.
• Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
• Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.