Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
MA 1187 copia

Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edukitzea.
Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulua edukitzea..
Lanbide Heziketako Teknikari titulua edukitzea.
Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko prestakuntza espezifikoko ikastaroa gainditu izana Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan.
Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
2.Mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana, heziketa-zikloaren barruan.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan ezarritako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria. Homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

MIKROINFORMATIKA 27
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0225 Sare lokalak 231 1.a
0226 Informatika-segurtasuna 99 1.a
0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea 231 1.a
0222 Postu bakarreko sistema eragileak 165 1.a
0156 Ingeles profesionala 60 1.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
1664 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60 1.a
0227 Sareko zerbitzuak 189 2.a
0228 Web aplikazioak 105 2.a
0223 Bulegotika-aplikazioak 231 2.a
0224 Sareko sistema eragileak 168 2.a
1710 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
1664 Produkzio-sektoreei aplikatutako iraunkortasuna 42 2.a
Hautazko Modulua (k) 84 2.a
1713 Proiektu intermodularra 50 2.a
Zikloa guztira (moduluak + enpresan egonaldia) 2.138

Profesional hau gai izango da:

• Ordenagailuak muntatzeko eta konfiguratzeko.
• Windows eta Linux sistema eragileak instalatzeko eta eguneratzeko.
• Aplikazio ohikoenak instalatzeko.
• Sareak instalatzeko eta konfiguratzeko.
• Inprimagailuak, eskanerrak,… konfiguratzeko eta eskuragarri gisa jartzeko.
• Informazioaren inguruan babes neurriak hartzeko.
• Galdutako datuak berreskuratzeko.
• Web orriak sortzeko.

Prestakuntza osagarria:

Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

  • Orga jasotzaileen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
  • Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

 

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
• Informatika-tresneriaren instalatzaile konpontzailea.
• Informatika-euskarriko teknikaria.
• Datu-sareen teknikaria.
• Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
• Mikroinformatikako saltzailea.
• Telelaguntzako operadorea.
• Sistema-operadorea.

INFORMAZIOA

Familia: Informatika eta komunikazioak.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2.138 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris