Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
baner AI BG

Adimen Artifiziala eta Big Data espezializazio kurtsoa

SARRERA-BALDINTZAK

  • Sare-informatika Sistemen Administrazioan Goi-Mailako Teknikaria.
  • Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapenean Goi-Mailako Teknikaria.
  • Web Aplikazioen Garapenean Goi-Mailako Teknikaria.
  • Telekomunikazio Sistema eta Sistema Informatikoetan Goi-Mailako Teknikaria.
  • Mekatronika Industrialean Goi-Mailako Teknikaria.
  • Automatizazio eta Robotika Industrialean Goi-Mailako Teknikaria.
Lanbide Modulua Ordu esleipenak
5071 Adimen Artifizialeko ereduak. 77 ordu
5072 Ikaskuntza automatikoko sistemak. 99 ordu
5073 Adimen Artifizialeko programazioa. 220 ordu
5074 Big Data sistemak. 110 ordu
5075 Big Data aplikatua. 154 ordu
E315 Prestakuntza praktiko DUALa Enpresan. 330 ordu
GUZTIRA 990 ordu

Ikasleak, bere ibilbide akademikoagatik duen esperientziaz haratago, espezializazio hau ikastean, Adimen Artifizialari eta Big Data-ri lotutako kontzeptuei buruzko ikuspegia zabalduko du. Honela, hurbileko enpresetan datuetan eta Adimen Artifizialean oinarritutako prozesuak ezarri edo integratzeko aukera zabalduko zaio, eta erreferentzia izango da enpresen eraldaketa digitalerako.

Ikasketak amaitzean, pertsona gai izango da:

Adimen artifizialeko tresnak aplikatuz eta Big Data teknikak erabiliz, enpresa edo erakunde baten datu garrantzitsuak hautatzeko, erabakiak hartzea erraztuko duten konponbideak garatzeko edo ezartzeko.

Prestakuntza osagarria:
Espezializazio kurtso honetan matrikulatutako ikasleak, ondorengo formazio osagarria jasotzeko aukera izango du Miguel Altuna Lanbide Heziketan:

  • Orga jasotzaileen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Ingeleseko errefortzu klaseak.
  • Errefortzu klaseak.

Espezializazio-ikastaro hori gainditu dutela egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek produkzio-sektore guztietako enpresa publiko eta pribatuetan egin ahal izango dute lan, besteren kontura zein norberaren kontura, programazioaren, azpiegituraren edo aholkularitzaren arloan:

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Adimen Artifizialaren eta Big Dataren garatzailea.
  • Sistema adituen programatzailea.
  • Adimen Artifizialean eta Big Datan aditua.
  • Datu-analista.

INFORMAZIOA

Familia: Informatika eta Komunikazioa.
Maila: Goi-Mailako Lanbide Heziketa
Ikasturteak: Ohiko ordutegia, goizez: Ikasturte 1 LP-ak barne
Metodologia:Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 990 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris