Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
migual-altuna-logo-fp

Fabrikazio Adimenduna espezializazio kurtsoa

SARRERA-BALDINTZAK

  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikari titulua
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikari titulua
  • Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Goi-Mailako Teknikari titulua
  • Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Teknikari titulua
  • Mantentze-Lan Elektronikoetako Goi-Mailako Teknikari titulua
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikari titulua
Lanbide Modulua Ordu esleupenak
5011 Produkzio-prozesu adimendunak. 240 ordu
5012 Metrologia eta instrumentazio adimenduna. 100 ordu
5013 Gauzen Interneta eta sarera konektatutako inguruneak. 100 ordu
5014 Makinen birtualizazioa eta produkzio-prozesuak. 70 ordu
5015 Lantokiko prestakuntza. (Enpresako prestakuntza duala) 150 ordu
GUZTIRA 660 ordu

Espezializazio-kurtso honek produkzio-prozesuak egokitzeko proiektuak garatzean eta kudeatzean datza, produkzio helburuak identifikatuz, errendimenduaren funtsezko adierazleak (KPIak) kontuan hartuz eta ekoizpena kontrolatzeko teknologia aurreratuak eta kalitate eta segurtasun eskakizunak aplikatuz.

Profesional hau gai izango da:

Espezializazio-ikastaro hori gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria lortu duten pertsonek industria ekoizpenaren sektoreko eta automatizazio osagai garrantzitsua duten eta beren jarduerek eragiketa eta kudeaketa sistema digital guztiak integratzeko joera argia duten enpresa publiko eta pribatuetan jardun ahal izango dute.

Prestakuntza osagarria:
Espezializazio kurtso honetan matrikulatutako ikasleak, ondorengo formazio osagarria jasotzeko aukera izango du Miguel Altuna Lanbide Heziketan:

  • Orga jasotzaileen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Ingeleseko errefortzu klaseak.
  • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagutzak.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako ikasleek ikasten jarraitu ahal izango dute edozuzenean lan-mundura sartzeko aukera izango dute:

IRTEERA PROFESIONALAK:

  • Fabrikazio adimenduneko sistemetan aditua.
  • Fabrikazio adimendunean erabiltzen diren teknologia aurreratuen erabiltzaile aurreratua izatea, eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko KPIak aztertzeko gaitasuna izatea.
  • Fabrikazio adimenduneko aurrerapenen zaintza teknologikoaren arduraduna eta digitalizazio-estrategiak sortzeko gaitasuna duen erakundearen aldaketaren kudeatzailea.
  • Fabrikazio adimenduneko azken aurrerapenak enpresan aplikatzeko eta 4.0 erreferentziarantz hurbiltzeko espezialista.
  • Fabrikazio adimenduneko teknologia aurreratuen integratzaileen taldeko koordinatzailea/arduraduna.
  • Enpresaren eraldaketa digitalaren aldaketaren kudeatzailea.

INFORMAZIOA

Familia: Instalazioa eta Mantenua
Maila: Goi-Mailako Lanbide Heziketa
Ikasturteak: Ohiko ordutegia, goizez: Ikasturte 1 LP-ak barne
Metodologia:Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 660 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris