SARRERA-BALDINTZAK
Espezializazioa egin ahal izateko, familia elektromekanikoaren barruko edozein ziklo egina izatea eskatzen da.
DESKRIBAPEN OROKORRA
Honako hau forjaketaren sektorean espezializatutako teknikariak prestatzeko sortutako espezialitatea da.
Debagoienan eta mugakide diren eskualdeetan hotzeko nahiz beroko forjaketan diharduten enpresa ugari daude. Sektore horri zuzenduriko prestakuntza espezifikoaren gabezia zela eta, 2005ean plan bat jarri zen abian, “Maiatz” plana hain zuzen, hautemandako hutsuneari aurre egiteko. Izan ere, hotzeko zein beroko forjaketak bilakaera teknologiko handia jasan du alderdi askotan.