Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
DSC 0896v2

Administrazio eta finantzetako goi-mailako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Batxilergoko titulua izatea.
Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen tituloa izatea.
Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Admini eta finantzak
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0649. Bulegotika eta informazioren prozesua 231 1.a
0650. Merkataritza-jardueraren prozesu integrala 198 1.a
0651. Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta 132 1.a
0652. Giza baliabideen kudeaketa 99 1.a
0179. Ingles profesionala 132 1.a
1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
1665. Produkzio sistemari aplikatutako digitalizazioa 60 1.a
0647. Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa 100 2.a
0648. Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa 99 2.a
0653. Finantza-kudeaketa 120 2.a
0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea 180 2.a
0655. Logistikako eta merkataritzako kudeaketa 80 2.a
0656. Enpresa-simulazioa 120 2.a
1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 63 2.a
1708. Produkzio sektoreei aplikatutako iraunkortasuna 42 2.a
1657. Proiektu intermodularra 50 2.a
Hautazko modulua(k) 84 2.a
Zikloa guztira (Moduluak + enpresan egonaldia) 2.138

Profesional hau gai izango da:

• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak edo -dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
• Enpresaren administrazio-izapideen prozesuak kudeatzeko, merkataritzaren, finantzaren, kontabilitatearen eta zergen arloetan, betiere horien ikuspegi integratzailearekin.
• Enpresaren kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egiteko, administrazio-prozesuen eta -prozeduren arabera eta indarrean dagoen araudia aplikatuta, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan.
• Diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasunari buruzko azterlana gainbegiratzeko, ezarritako arauei eta protokoloei jarraituta.
• Enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzeko eta gainbegiratzeko, indarrean dagoen lan-araudira eta ezarritako protokoloetara egokituta.
• Merkataritza-prozesuen administrazio-kudeaketa egiteko eta, horretarako, dokumentazio-zereginak egiteko, baita hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak, aholkularitza-jarduerak eta bezeroekin  harremanetan izateko jarduerak ere.
• Dokumentuak organismoetan eta administrazio publikoetan aurkeztean administrazio-kudeaketak finkatutako epean eta moduan egiteko eta bideratzeko.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen  araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

• Bulegoko administraria.
• Merkataritzako administraria.
• Finantza-administraria.
• Kontabilitate-administraria.
• Logistika-administraria.
• Banku eta aseguruetako administraria.
• Giza baliabideetako administraria.
• Administrazio publikoko administraria.
• Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako edo gestorietako administraria.
• Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
• Bezeroenganako arretako arduraduna.

INFORMAZIOA

Familia: Administrazioa eta kudeaketa.
Ikasturteak: ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D + Eleanitza

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris