Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
DSC 1211v2

Automatizazioko eta Robotika industrialeko goi-mailako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Batxilergoko titulua izatea.
Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen tituloa izatea.
Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Automatizazio eta robotikaIndus
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0959 Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak 165 1.a
0960 Sistema sekuentzial programagarriak 165 1.a
0961 Neurketa- eta erregulazio-sistemak 165 1.a
0962 Potentzia-sistemak 165 1.a
0964 Industria-informatika 99 1.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
0558 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60 1.a
1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 30 1.a
0963 Dokumentazio teknikoa 99 2.a
0965 Sistema programagarri aurreratuak 120 2.a
0966 Industria-robotika 133 2.a
0967 Komunikazio industrialak 140 2.a
0968 Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa 140 2.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
0179 Ingeles profesional 63 2.a
0969 Proiektu intermodularra 50 2.a
Hautazko modulua(k) 84 2.a
Zikloa guztira (Moduluak + egonaldia enpresan) 2.138

Profesional hau gai izango da:

• Instalazio eta sistema automatikoak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzeko.
• Instalazio automatikoan beharrezkoak diren kableatu eta interkonexioko tresneriak eta elementuak hautatzeko, zehaztapenei eta arauzko aginduei jarraituta.
• Kontrol-programak lantzeko, zehaztapenen arabera eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera.
• Tresneria konfiguratzeko eta, horretarako, komunikazio-sareak kontrolatzeko eta kudeatzeko programak garatzeko, industria-automatizazioko sistemetako bus estandarren bitartez.
• Instalazio eta sistema automatikoetako planoak eta eskemak lantzeko, betiere tresnerien ezaugarriak eta instalazioaren ezaugarri funtzionalak kontuan izanik, eta lagundutako diseinuko informatika-tresnak erabilita.
• Zehaztapenak abiapuntu izanik, instalazio automatikoak abian jartzeko muntaiaren protokoloa, probak eta jarraibideak definitzeko.
• Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzeko, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntatze-lanen bideragarritasuna ziurtatzeko.
• Sistema automatikoetan instalazio elektriko eta elektronikoekin, kontrolekoekin eta komunikazio-azpiegiturekin lotzen diren tresnak eta elementuak gainbegiratzeko eta/edo muntatzeko.
• Instalazioak eta tresneria gainbegiratzeko eta/edo mantentzeko eta, horretarako, egiaztapen-eragiketak egiteko, matxurak aurkitzeko, doitzeko eta elementuak ordezteko, funtzionamendua berrezarri ahal izateko.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:
• Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
• Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
• Lantegi-elektromekanikako taldeko burua.
• Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
• Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
• Automatizazio industrialeko sistemetako komunikazio-sareen proiektugilea.
• Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
• Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
• Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.

robotika logos

INFORMAZIOA

Familia: Elektrizitate eta elektronika.

Ikasturteak: Ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa
Orduak guztira: 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: A + B + D + Eleanitza

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris