Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
DSC 0973v2

Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Batxilergoko titulua izatea.
Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen tituloa izatea.
Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

Fabrikazio mekanikoa
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
245 Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 1.a
0427 Produktu mekanikoen diseinua 297 1.a
0432 Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 1.a
0179 Ingeles Profesionala 60 1.a
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
1665 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60 1.a
1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 30 1.a
0427 Fabrikazioaren automatizazioa 198 2.a
0431 Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 2.a
0428 Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 2.a
0430 Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 2.a
1710 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
Proiektu intermodularra 84 2.a
Hautazko modulua(k) 50 2.a
Zikloa guztira (Moduluak + egonaldia enpresan) 2138

Profesional hau gai izango da:

• Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzeko eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egiteko eta proba-planak ezartzeko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean izateko.
• Osagaiak eta materialak hautatzeko, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
• Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzeko.
• Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehazteko, haren funtzioa eta parametroak finkatuta.
• Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marrazteko, CADeko softwarea eta tresneria erabilita.
• Diseinuan aldaketak egiteko, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
• Moldeen diseinua optimizatzeko, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, eta, hala, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
• Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatzeko, antolatzeko eta egunean izateko, baliabide ofimatikoak erabilita.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa-ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak prestakuntza osagarri hau jasotzeko aukera izango du Miguel Altunan:

• Orga jasotzaileen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Ingeleseko errefortzu-eskolak.

 

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Aukera eleanitza:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LANIRTEERA hauek izan ditzakezu:
• Delineatzaile proiektugilea.
• Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
• Produktuen garapeneko teknikaria.
• Matrizeen garapeneko teknikaria.
• Lanabesen garapeneko teknikaria.
• Moldeen garapeneko teknikaria.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

INFORMAZIOA

Familia: Fabrikazio mekanikoa.
Ikasturteak: Ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).
Eredua: D + Eleanitza

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris