Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
web garapena

Web Aplikazioen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

IEEko 2.zikloa edo UBI gainditua izatea.
Batxilergoa gainditua izatea.
LH II tituluaren jabe izatea.
Erdi-mailako heziketa-zikloa gainditua izatea (teknikari-titulua).
Goi-mailarako sarrera froga gainditua izatea.

webgarapena
Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0483.Sistema informatikoak 165 1.a
0484.Datu-baseak 198 1.a
0485. Programazioa 264 1.a
0373.Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132 1.a
0487.Garapen-inguruneak 99 1.a
E-200. Ingeles teknikoa 33 1.a
0617.Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0612.Bezeroaren inguruko web-garapena 140  2.a
0613.Web garapena ingurune zerbitzarian 180  2.a
10614.Web-aplikazioen hedapena
100  2.a
0615.Web-interfazeen diseinua 120  2.a
0616.Web aplikazioak garatzeko proiektua 50  2.a
0618.Enpresa eta ekimen ekintzailea 60 2.a
0619. Lantokiko prestakuntza 360 2.a
ZIKLOA GUZTIRA 2.000

Profesional hau gai izango da:

• Informatika-sistemak konfiguratzeko eta ustiatzeko, eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzeko, ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera.
• Sistema, zerbitzu eta aplikazioetako segurtasunarekin lotzen diren teknikak eta prozedurak aplikatzeko, segurtasun-plana beteta.
• Aplikazio-zerbitzariak kudeatzeko, horien konfigurazioa kasuen arabera egokituta, eta, hala, web aplikazioen garapena eta hedapena ahalbidetzeko.
• Datu-baseak kudeatzeko, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzeko eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzeko.
• Datu-baseetarako sarbidea duten web aplikazioak garatzeko, zehaztapenetara egokitutako lengoaiak, atzipen-objektuak eta mapaketa-tresnak erabilita.
• Edukiak web aplikazio baten logikan integratzeko eta zehaztapenetara egokitutako datuak atzituko dituzten osagaiak garatzeko.
• Web aplikazioetan interfazeak garatzeko estilo-eskuliburuaren arabera, markatzeko lengoaiak eta web-estandarrak erabilita.
• Web aplikazioetan integratuko diren multimedia-osagaiak garatzeko, eta, horretarako, tresna espezifikoak erabiltzeko eta ezarritako zehaztapenak betetzeko.
• Web aplikazio baten interfazean multimedia-osagaiak integratzeko, eta aplikazioaren interaktibitatea, erabilerraztasuna eta usagarritasuna analizatzeko.
• Web zerbitzariaren ingurunean software osagaiak garatzeko eta integratzeko, tresna eta lengoaia espezifikoak erabilita, eta, hala, aplikazioaren zehaztapenak betetzeko.
• Zerbitzuak garatzeko eta haien funtzioak beste web aplikazio batzuetan integratzeko, funtzionaltasuna ziurtatuta.
• Web aplikazioetan zerbitzu eta eduki banatuak integratzeko, eta haien funtzionaltasuna ziurtatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ondorengo prestakuntza osagarria jasotzeko aukera izango du Miguel Altuna Lanbide Heziketan:

• Lanerako arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
• Orga jasotzaileeen erabilera.
• Zubi-garabien erabilera.
• Ingeleseko errefortzu klaseak.

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Eleaniztasun aukera:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: Ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ikasten jarraitzeko edo zuzenean lan-mundura zuzentzeko aukera izango du:

1- IKASKETA HAUEKIN JARRAI dezakezu:

• Lanbide- espezializazioko programekin.
• Goi-Mailako Lanbide- Heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanide- moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak

 

2- LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

• Programatzailea web-programatzailea.
• Programatzailea multimedia-programatzailea.
• Web inguruneetako aplikazioen garatzailea

 “D ereduan matrikulatutako ikasleek, behin heziketa-zikloa amaituta, Euskararen Goi Maila (B2) titulua lortzen dute”

INFORMAZIOA

Familia: Informatika eta komunikazioaK.
Ikasturteak:  2 ikasturte, goizez.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2.000 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris