Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
zuzendaritza goimaila

Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-Mailako Teknikaria

SARTZEKO BALDINTZAK

Batxilergoko titulua izatea.
Lanbide Heziketako teknikari tituloa edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen tituloa izatea.
Heziketa-zikloan sartutako 3. mailako C mailako prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestatzeko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.
Goi-mailako heziketa-zikloetarako sarbide-proba gainditu izana, edo 25 urtetik gorakoak edo 45 urteko unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
Lanbide Hezkiketako Goi Mailako teknikari tituloa edo Unibertsitate-titulu bat izatea.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria: homologatze-prozedura ebatzi gabe baldin badago, Baldintzapean Izena emateko Txartela onartuko da.

zuzendaritzariLaguntza

* OHARRA: Miguel Altunan Ziklo honen bigarren kurtsoa eskainiko da soilik.


Lanbide Modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua 231 1.a
0650. Merkataritza-jardueraren prozesu integrala 231 1.a
0651. Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta 198 1.a
0179. Ingles profesionala 132 1.a
1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 1.a
1665. Produkzio sistemari aplikatutako digitalizazioa 132 1.a
0647. Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa 100  2.a
0648. Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa 99  2.a
0661. Enpresa-protokoloa 120  2.a
0654. Enpresa-ekitaldien antolamendua 140  2.a
0663. Informazioaren kudeaketa aurreratua 120  2.a
0180. Atzerriko bigarren hizkuntza 120 2.a
1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 2.a
1708. Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42 2.a
0664. Proiektu intermodularra 50 2.a
Hautazko modulua(k) 80 2.a
ZIKLOA GUZTIRA (Moduluak + enpresan egonaldia)  2.138

Profesional hau gai izango da:

•Euskarri konbentzionalean eta informatikoan informatzeko eta artxibatzeko sistemak administratzeko, segurtasun-baldintzetan eta kontrol-neurriak ezarrita.
• Atzerriko bi hizkuntzatan, gutxienez, ahoz eta idatziz zehaztasunez komunikatzeko.
• Zuzendaritzaren agenda eta komunikazioak antolatzeko eta kudeatzeko, haren jarduera beste arlo edo antolakunde batzuekin koordinatuta.
• Ekitaldien, bileren eta gainerako egintza korporatiboen antolamendua kudeatzeko, ezarritako protokoloak eta arauak jarraituta.
• Enpresan harreman publikoetako zereginak garatzeko, beste barne eta kanpo-instantzia batzuekin elkarlanean jardunda.
• Dokumentuen eta txostenen aurkezpenak egiteko, testuak, datuak eta grafikoak integratuta, eta horretarako informatika-aplikazioak erabiliz.
• Merkataritza, finantza, kontabilitate eta zergaren arloetako oinarrizko administrazio-zereginak egiteko, prozesu horien ikuspegi global eta integratzailearekin.
• Enpresaren informazio-zirkuituetako barne- edo kanpo-komunikazioak eta dokumentuak bideratzeko.
• Jasotako aginduak, lortutako informazioa eta/edo hautemandako beharrak abiapuntu izanik, dokumentuak eta komunikazioak lantzeko.
• Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko, teknika egokien arabera eta enpresan ezarritako parametroen arabera.

Prestakuntza osagarria:
Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ondorengo prestakuntza osagarria jasotzeko aukera izango du Miguel Altuna Lanbide Heziketan:

  • Lanerako arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak.
  • Orga jasotzaileeen erabilera.
  • Zubi-garabien erabilera.
  • Ingeleseko errefortzu klaseak.

Erasmus+ programaren bidez praktikak atzerrian egiteko aukera.

Eleaniztasun aukera:

• Modulu batzuk ingelesez ikasteko aukera.
• Atzerrian praktikak egiteko lehentasuna.
• Aukera aparta ingeles-maila hobetzeko eta aldi berean curriculuma aberasteko.

LH DUALA: Ikasleek ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak bateratzen dituzteneko LHko modalitatea.

Heziketa ziklo honetan matrikulaturik dagoen ikasleak, ikasten jarraitzeko edo zuzenean lan-mundura zuzentzeko aukera izango du:

1- IKASKETA HAUEKIN JARRAI dezakezu:

  • Lanbide- espezializazioko programekin.
  • Goi-Mailako Lanbide- Heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanide- moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak

 

2- LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:

  • Zuzendaritzako laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Zuzendaritzako idazkaria.
  • Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
  • Laguntzaile juridikoa.
  • Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.

 

 “D ereduan matrikulatutako ikasleek, behin heziketa-zikloa amaituta, Euskararen Goi Maila (B2) titulua lortzen dute”

INFORMAZIOA

Familia: Administrazioa eta kudeaketa.
Ikasturteak: Ohiko ordutegia, goizez: 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak guztira: 2138 ordu (ikastetxean eta enpresan).

Informazioa eskatu

    Irakurri ditut eta onartzen ditut pribatutasun klausula eta erabilera zehaztapen eta baldintzak.

    miguel-altuna-fp-euskadi-lanbide-heziketa-logoa-gris