Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

STEAM komunitatea indartuz egitasmoarekin DBHko ikasleak Debagoieneko enpresak bisitatu dituzte

Bergarako Udalarekin elkarlanean martxan dugun STEAM Komunitatea Indartuz ( STEAM KoIn) ekimenaren bidez, STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburuarekin Bergarako DBH mailako ikasle taldeek hainbat enpresa ezagutzeko aukera izan dute.

Azken asteotan, Ipintza Institutuko DBHko ikasleek Soraluce, IAM, Goizper eta Erreka Group enpresak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, lanpostu desberdinak eta lan egiteko modu desberinak ikusiz.

 

*Zer da STEAM? STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak.