Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Suediako Cur tNicolin Gymnasiet ikastetxeko ikasleak gure Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasleekin elkarlanean

Martxoaren 18 eta 19an, Miguel Altuna LHII partaide den LCAMP aliantzaren bidez, Suediako Cur tNicolin Gymnasiet ikastetxeko ikasleak gure Instalazio Elektriko eta Automatikoetako ikasleekin elkarlanean ari dira.

Helburua ikasleak egun hauetan hain modan dagoen teknologia fotovoltaikora hurbiltzea izan da. Elkarri eragitea nahi genuen. Horretarako, talde txikietan, galdera gidatu batzuekin beren burua aurkezteko eskatu zaie.

Dinamika horren ondoren, jolas hau planteatu zaie: Instalazioen eskema elektrikoak eman dizkiegu, baina datu oker batzuekin, topatu behar zituzten. Eskemak aztertu dituzte, azalpenak eman zaizkie eta, azkenik, terrazetara joan dira. Ariketa lehenago egin zuten gure ikasleen laguntzarekin, akatsak aurkitu dituzte.
Jardunaldia Kahoot batekin eta Lunch txiki batekin amaitu dugu.
Oso balorazio positiboa. Denak oso pozik. Esperientzia polita.