Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Tailerrak LH-ko ingeles irakasleentzat Kyjoven, Txekian

Lanbide Heziketako hizkuntza-irakasleak Errealitate Birtualaren bidezko irakaskuntzan trebatzeko marko metodologiko bat diseinatu ondoren, VirTrain nazioarteko taldeak (CASPHE eta MTI, Txekiako Errepublikakoak; Armeria Eskola LHII, Euskal Herrikoa; eta Provincia Autonoma di Trento, Italiakoa) ikastaro hibrido bat prestatu zuen, zeinaren lehen zatia Moodlen egin zen uztailean.

Irailaren 8tik 13ra, parte-hartzaileek ezagutza teorikoa zabaldu ahal izan zuten Kyjoven, Txekiar Errepublikan, Moraviako Training Institutuan (MTI) egindako entrenamendu saioetan. Lukas Macenauer-ek, hezkuntza digitaleko espezialistak, eta Jan Cervinka-k, Helduentzako Hezkuntza fakultateko ikasleak, lau tailer zuzendu zituzten, non irakasleek EB-eko app-ekin esperimentatu zuten, hala nola, Immerse online, Engage edo Warp VR aplikazioekin.

Euskal Herriko irakasleek bost eskola ordezkatu zituzten: Armeria Eskola, Don Bosco, Leioako Ostalaritza Eskola, Meka Lanbide eta Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa.

Lanbide heziketako formatzaileek Oculus 2 gailuaren bidez aplikazio ezberdinak probatzeko aukera izan zuten eta irakasle eta ikasle gisa esperimentatu zuten.

Gainera, landa-bidaia bat egin zuten eta 360 graduko argazkiak eta bideoak hartu zituzten, ikasgelarako EB-a erabiltzeko aukera berri bat gehituz.

 

Ekintzak eta unitate didaktikoa hizkuntzak irakasteko EB-aren bidez

Besteak beste, hizkuntza trebetasunak (irakurtzea, entzutea, hitz egitea eta idaztea) lantzeko EBko jarduera ezberdinen inguruan hausnartu zuten, ikasgelarako ideiak sortu zituzten eta ikasle eta irakasleen jariakortasun teknologikoa bezalako aldagai posibleei buruz eztabaidatu zuten.

EB-eko unitate didaktiko eredu bat sortu zuten, beren ikasgaia garatzeko erabiliko dutena. Ikasleekin probatu ondoren, grabatutako saioak eta gainerako materiala VirTrain online plataforman jarriko dituzte.