Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

The Future of Manufacturing in Europe proiektu pilotuan parte hartzen

Pasa den apirilaren 11n, Unai Ziarsolo Miguel Altunako irakasle eta zuzendari-ordea Bruselan ospatu zen The Future of Manufacturing in Europe proiektu pilotuan parte hartu zuen. Proiektu pilotu hau Europako Parlamentuak proposatua da eta Europar Komisioak Eurofound-i delegatua.

Herrialde eta nazio desberdinetako eta alor desberdinetako (industria, hezkuntza, gizarte,,…) 80 aditu baino gehiago bildu ziren jardunaldian, Unai Ziarsolok  “Adapting apprenticeships for advanced manufacturing” (fabrikazio aurreraturako ikasleak egokitzen) izeneko aurkezpena egin zuen eta ondorengo mahai-inguruan ere parte hartu zuen galdera desberdinei erantzunez.