Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Trebakuntza digitaleko ikastaro berria azaroko azken astean

Azaroko azken astean, Next Generation funtsen bidez diruz lagundutako oinarrizko informatikako ikastaroa eskainiko dugu, 2024 urteko azkena.

Ikastaro hau Euskadiko Gaitasun Digitalen sarean kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak 2022an srtu zuena NEXT Generation EU funtsekin finantzatuta (C19.I01.P01 -Gaikuntza Digitaleko1.500 zentroen sarea sortzea.Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan Europar Batasunak eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolaren Ministerioak finantzatua – Next GenerationEU).

Teknologia berrien erabileran dagoen arrakala digitala desagerraraztea du helburu. Prestakuntza helduentzat, batez ere 55 urtetik gorakoentzat, eta emakumeentzat da.

Egutegia: Azaroaren 25etik 29ra, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 12:00etara.

Edukiak: Ordenagailua eta interneta erabiltzea eta lainoan lan egitea.

Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 899 272 edo 688 815 070 zenbakietara deitu daiteke.

Ingurune digitalarekin duzun harremana hobetu nahi baduzu, orain duzu aukera!