Pozik jakinarazten dizuegu ikastetxean TXOKO MOREA martxan jarri dugula. Gune hau espazio seguru eta inklusiboa izango da, berdintasunaren aldeko hausnarketa, elkarrizketa eta babesa sustatzeko.
TXOKO MOREAren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Berdintasuna sustatzea: Indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa indartzea.
- Entzute aktiboa eskaintzea: edozein zalantza, kezka edo proposamen partekatzeko espazioa izatea.
- Ekintzen informazioa: Berdintasunaren inguruko ekintza ezberdinen informazioa partekatuko da bertan.
TXOKO MOREA, vending kafe makinen ondoan aurkitzen diren mahaietan aurkitzen da, sapaian euritako morez apainduta.
Denon parte-hartzea eskertuko da espazio hau benetan gune eraginkorra bihurtzeko.
Eskerrik asko eta ongi etorri!