Bergarako Udalaren udako ekintzen programazioaren barruan eta Laboratoriumekin lankidetzan, uztailaren 1etik 5era, Kanpus Teknologikoa 2024 izan dugu.
Gazteek teknologiaren bidez, sortzeko gaitasuna garatzeko topaleku honetan, besteak beste, 3D diseinua, 3D inprimaketa, mekanizazioa, mekanika muntaiak eta zirkuitu elektrikoak ezagutu eta erronka dinamikoen bitartez, talde-lana, pentsamendu logikoa eta arazoen konponbidea sustatzeko aukera izan dute.
Kanpusa Miguel Altunaren gidaritzapean eskaini da eta ikasteaz gain, teknologiaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu!