Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ikasleekin ekintzailetza lantzen EKINOLA Ekintzailetzaren jardunaldian

Pasa den ostegunean, irailaren 26an, Miguel Altuna LHIInEKINOLAren 4.edizioa ospatu zen. Bergarako udalaren babesa eta laguntzarekin Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta Mariaren Lagundia ikastetxeen elkarlanarekin aurten ere arraskatatsua izan zen eguna. 

EKINOLA ekitaldiarekin bailarako ikasleei ekintzailetza lantzeko aukera ematen zaie; aurtengoan Miguel Altunako eta Mariaren Lagundiako 85 bat ikasleek parte hartu zuten 10 taldeetan banatuta, denak nahasian. Jorratu zituzten gaiak, klima, ekonomia zirkularra, zaintza eta euskal erreferente digitalak izan ziren. Ideia politak atera ziren baina talde irabazle bat aukeratu beharra zegoenez, industria gaia landu zuten Zerbitek taldeko Mara Echave, Jokin Galan, Julen Gabilondo eta Gorka Iñurrategi Pereira  izan ziren irabazleak. Zorionak guztiei!

Ekitaldiaren hasieran berriz, inguruko ekintzaleen mahai inguruaz gozatzeko aukera izan zen. Euskerazko wikipedia ikusgelako Ander Bolibarrek, Syntyax-eko Kepa Sebalek, Sakurako Naiara Morenok eta Ekoblanks-eko Unai Zubizarretak azaldu zituzten bere negozio ideiak martxan jartzeko zeintzuk izan ziren bidean aurkitutako oztopoak, beraien egunerokoa, etorkizun, eta erronka berriak.

Goizaren bukaeran errelebo generazionalari aurre egin dioten Gehiber, Belmek eta Metagra enpresei omenaldia egin zitzaien. Esker ona adierazi zitzaien belaunaldi berriei emandako laguntzagatik. 

 

Albistea Goienan.

Albistea DVn.