Gaurko gizartean, eta are gehiago etorkizunean, enpresek eta antolakundeek garapen jasangarri bat izango badute, gai izan behar dute oreka egoki bat aurkitzeko pertsonen, antolakundearen eta teknologiaren artean, non funtsezko oinarri bihurtzen diren pertsonen gaitasunen hobekuntza, haien egokitzapena eta jabetze etengabea, eta beren burua eraldatzeko eta enpresetan talentua garatzeko trebetasuna, besteak beste.
Berdintasun Autodiagnosia
Horrela, benetako bat-etortze bat lor daiteke ekonomia politiken eta gizarte politiken helburuen artean, elkarrekin lotuz elkarrizketa, esperimentazioa, konfiantza, baliabideen eskuragarritasuna eta nola ez, aukera berdintasuna.
Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzari esker, enpresei zuzenduriko BERDINTASUN AUTODIAGNOSI ERREMINTA garatu dugu Miguel Altuna Lanbide Heziketan: Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateak biltzen dituen ingelerazko akronimoa) emakumeen partaidetza handitzeko erreminta.
Zer da?
STEAM alorrak indartuz genero berdintasunaren kontzientzia bultzatzeko eta erakunde bakoitzaren egungo egoera aztertzeko galdetegi interaktiboa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu iezaguzu 943 899 273 edo 943 899 272
zenbakira deituta edo berdintasunalantzen@maltuna.eus helbidera idatzita.