Europar Batasunean hutsune handi bat dago pertsonen gaitasunen eta enpleguaren artean, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikaren (STEM) alorrean bereziki, non 2025erako bete gabeko 7 milioi lanpostu izatea aurreikusten baita.
Alor horretarako eskulan gaitua prestatzeko eta industriaren beharrei erantzuteko, ezinbestekoa da emakumeen parte-hartzea sustatzea eta egungo sarbide-eragozpenak gainditzea. Horretarako, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikaren (STEAM) alorretan emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta Debagoieneko enpresetan egungo sarbide-eragozpenak gainditzeko, izaera kolaboratiboa duen eta Debagoieneko ETE-en lehiakortasuna hobetu eta enpresen etorkizuneko estrategian lagunduko duen proiektu bat jarri du martxan Miguel Altunak.
STEM alorreko enpresa txiki eta ertainetako lanpostuetan berdintasuna eta aniztasuna lortzeko orduan emakumezkoak baztertzeko izaten diren faktoreak identifikatzeko tresna bat da SAT (Self Assesment Toolkit) tresna. Zure enpresa aztertu nahi baduzu, bete galdetegi hau: