Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
miguel altuna lanbide heziketa cab lp ikasleak

Ikasleen praktikak

Lanerako Prestakuntza ezaugarri bereziak dituen Heziketa Zikloko lanbide-modulu bat da, eta, ezaugarri horiek direla eta, ezinbestekoa da ikastetxetik irtetea eta modulua lantoki batean garatzea.

Ikastetxean garatutako prestakuntza-prozesuetan ikasleek eskuratu dituzten ezagutza, trebetasun eta jarrerak «eguneroko jardueran» erabiltzeko aukera izatea lortuko da, bai eta zenbait kasutan bestelako gaitasunak eskuratzea ere (eskola-testuinguruan garatu ezin direnak).

Miguel Altunan, Debagoieneko eta inguruko 240 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin ditugu hitzarmenak: batetik, ikasleak bere lan-praktikaldiko egonaldia etxetik ahalik eta hurbilen egiteko aukera izan dezan ahalegina egiten dugulako, eta, bestetik, enpresei beren beharretara hobekien egokituko zaizkien ikasle gaituak eskaintzeko.

Orokorrean, LPko egonaldiak ezaugarri hauek izaten ditu:

Iraupena: erdi-mailako zikloetan 380 ordu, eta, goi-mailako zikloetan, 360 ordu (martxotik ekainera bitartean).

Bete beharreko ordutegia: 35 ordu/aste.

Egutegia: enpresak betetzen duena izango da.

Moduluaren ebaluazioa: enpresako instruktorea eta ikaslearen tutorea bilduko dira, GAI edo EZ-GAI den ebaluatzeko. Lanarekiko jarrera izango da nagusi ebaluazio horretan.

Azken finean, ikaslea lan-mundura hurbiltzeko zubia da LPko egonaldia, hots, lan-munduan sartzeko beste aukera bat.

HARREMANETARAKO
Arduraduna: Gorka Lazkano
Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara
Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
tel.: 943 899 270
h. el.: lazkano@maltuna.eus