Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
matri

Ikastetxearen gunea

Atal honetan, Miguel Altuna LHIIko tutoreak LH DUALari buruz behar izan dezakeen informazio eta dokumentazio guztia aurkituko duzu.

Lanbide-heziketa funtsezkoa izan da enpresen lehiakortasuna bermatzeko, eta nahitaezkoa izaten jarraitu behar du, langile trebatuak eta zerbitzuak eskaintzeko.

Miguel Altuna LHIIk maila guztietako prestakuntzaren aldeko apustua egiten du. Industria-egitura sendo, lehiakor eta berritzailea izateko, Miguel Altuna LHIIk enpresen beharretara egokitu behar du, eta, horretarako, ezinbestekoa da bere gaurko eta biharko langileen gaitasun-premiak ezagutzea.

Lehenik eta behin, DUALeko plana adostu behar da enpresako instruktorearekin eta Miguel Altuna LHIIko tutorearekin batera.

Plan hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartu behar du.

(Ikusi kronograma).

Miguel Altuna LHIIk irakasleetako bat tutore izendatzen du, enpresako instruktorearekin batera ikaslearen prestakuntza programatu eta lantokian ikaslearen jarraipena egin dezan.

Tutore horrek modu koordinatuan egingo du lan gainerako irakasleekin eta ikaslea prestakuntza jasotzen ari den enpresako instruktorearekin. Koordinatze horren helburu nagusia da ikasleak heziketa-zikloan jaso behar dituen konpetentziak lantzen dituela ziurtatzea.

Tutorearen ezaugarriak:
· Ikasleak ondo ezagutzea, ikasle bakoitza behar bezala egokitu dadin dagokion enpresan.
· Dagokion heziketa-zikloaren edukiak ondo ezagutzea, baita beste titulazioetakoak ere.
· Enpresa hezitzaile berriak bilatzean dinamikoa izatea, haiek bisitatzea eta etengabeko harremana mantentzea.
· Sor daitezkeen arazo eta ustekabeen aurrean neurriko erantzuna emateko ahalmena izatea, jarrera ireki batean oinarrituta.
· Eguneratua egoteko prestutasuna azaltzea.
· Miguel Altuna LHII eta enpresaren arteko zubi-lana egiteko motibazioa izatea eta ikasleei eta enpresetako tutoreei laguntzea.
· Miguel Altuna LHII Heziketa Zentroaren inguruko enpresa-sarea ondo ezagutzea eta hura ikertzeko prestutasuna erakustea.

Tutorearen funtzioak:
· Heziketa-programa orokorraren baldintzak zehaztea.
· Inguruko enpresak bisitatzea.
· Enpresaren baldintza teknologikoak ezagutzea.
· Ikasle eta enpresa bakoitzarekin ondorengo puntu hauek adostea:
* Prestakuntza lanpostuan.
* Jardueren programazioa.
· Enpresaren baldintzak ikasleei azaltzea:
· Lanpostuak eta egitekoak.
· Sektoreari loturiko segurtasun- eta osasun-gaiak.
· Ikaslea aurkeztea enpresan harrera egiten zaionean.
· Tarteka enpresa bisitatzea, ikaslearen egitekoak ikasketei loturikoak direla egiaztatzeko.
· Ikasleei arreta ematea Miguel Altuna LHIIko ikastetxean.
· Tutorearen eginkizunak betetzea (zailtasunen aurrean zalantzak argitu, etab.)
· Enpresaren balorazio-txostena aztertzea eta ikaslearen ikasketa-espedientean txertatzea.

Hiruko bilerak (ikaslea + enpresako instruktorea + Miguel Altuna LHIIko tutorea).

Ekaina-hasieran, enpresan bilduko dira DUALeko partaideak, ikasleak garatu behar dituen gaitasunak identifikatzeko, gainditu edo lortu beharko diren eta ebaluatuko diren ikasketa-emaitzak identifikatzeko eta, azkenik, emaitza horiek lortzeko egin beharreko jarduerak lotzeko.

Ikaslearen jarraipen-fitxa. Instruktorea-tutorea.

Ikaslearen eta instruktorearen arteko bilerak.
Programak irauten duen bitartean, enpresako tutorea eta ikaslea bildu egingo dira tarteka, ikasle/langilearen zereginak aztertzeko eta arazoren bat identifikatuz gero konponbideak bilatzeko.

Bilera horiek “hiruko bilerak” baino maizago egingo dira (PDF baterako esteka).

Ikaslearen eta Miguel Altuna LHIIko tutorearen arteko bilerak.
Bilera horiek lantokian edo Miguel Altuna LHII prestakuntza-zentroan bertan egingo dira. Bilera horietan, ikasleak eskuratutako trebetasun-maila eta nola hobetu daitekeen aztertuko da. Ebaluaziorako, heziketa-zikloaren Oinarrizko Curriculum Diseinuan (OCD) zehaztutako eta onartutako trebetasunak eta iraupena hartuko dira kontuan.

Enpresako instruktorea eta Miguel Altuna LHII Heziketa Zentroko tutorea maiz egongo dira harremanetan, posta elektronikoz, telefonoz edota bilerak eginez, koordinazio egokia lortzeko.

Ikaslearen jarraipen-fitxa. Tutorea-ikaslea.

Lanbide Heziketa DUALa dagoeneko beste herrialde batzuetan egiaztatutako modalitatea da, non irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ikastetxean eta enpresan txandakatzen baitira. Ikas-ekinezko erregimeneko ikaslea ikastetxean nahiz enpresan jasotako konpetentziengatik eta gaitasunengatik ebaluatzen da.

LH DUALaren bidez, Lanbide Heziketako ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko aukera dauka, enpresak paper aktiboagoa izaten du etorkizuneko langileak izango direnei prestakuntza eskaintzeko orduan, eta, horrenbestez, gazteen laneratzea errazten da. Azken finean, Lanbide Heziketa eta lan-mundua hobeto ezagutzeko modua da.

Informazio laburtua (enpresentzat).

Enpresako tutoreak, hau da, instruktoreak, Miguel Altuna LHIIrekin aurrez adostutako eran ikaslearen balorazioa edo ebaluazioa egiten du. Horretarako, Miguel Altuna LHIIk garbi azalduko dio nola egin behar duten ikaslearen jarraipena.

Instruktoreak zenbait formatutan eskura dauden galdetegiak betez edota hilero tutorearekin egiten dituen bileretan Miguel Altunako tutoreari adieraziz egin dezake balorazioa. Ondoren, Miguel Altunako tutorea arduratuko da informazio guztia jasotzeaz.

DUALaren erdian, ikaslearen ebaluazioa egiteko tarteko ebaluazio-fitxa bete beharko da.

Modu batera edo bestera, instruktoreak beti izango du Miguel Altunako tutorearen laguntza jasotzeko aukera. Izan ere, instruktorearen ardura izango da ikaslearen ebaluazioa eta jarraipena egitea,  betiere heziketa-zikloaren kalifikazio-sistemari jarraituz eta ebaluazio eta balorazioak gardentasunez eginez.

Heziketa-zikloari loturiko ezagutza teknikoez gain, ikaslearen zeharkako gaitasunak ere baloratuko dira: autonomia, ekintzailetza, antolaketa, talde-lanerako gaitasunak, arazoei aurre egiteko gaitasuna, ardurak hartzea, etab. Hori guztia baloratzeko eta ikaslearen eboluzioaz jabetzeko, beharrezkoa da egonaldian zenbait jarraipen egitea.

Azkenik, aipaturiko gaitasun eta ezagutzak baloratzeaz gain, gomendagarria izan daiteke enpresak bertaratzeari, hutsegiteei edo puntualtasun-kontuei jarraipena egiteko kontrol-orri bat izatea ere, eta nola ez, enpresaren eta Miguel Altunaren arteko etengabeko komunikazio eraginkorra izatea arlo honetan ere. Horretarako, fitxa hau erabili ahal izango da.

grafiko dual eus

"Enpresek eskatzen dituzten lanpostu kualifikatuei erantzuteko modurik egokiena"

logoak lhduala