Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
miguel altuna lanbide heziketa cab enplegu agentzia

Enplegu-agentzia

LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak enplegu-agentziako zerbitzua eskaintzen du Lanbideren zentro kolaboratzaile gisan (1600000061 zenbakiarekin). Haren helburua lan-bitartekaritzako zerbitzu on bat ematea da: enplegu bila dabiltzan pertsonei beren ezaugarri nahiz beharretara egokitutako lana aurkitzen laguntzen zaie, eta, enpresei, haien beharretara egokitzen diren hautagaiak.

Norengana zuzentzen gara?
· Langabetuak.
· Lan-baldintzak hobetu nahi dituzten edo lanez aldatu nahi duten langileak.
· Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
· Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak.
· Orokorrean, lan egiteko adina duen eta enplegua modu aktiboan bilatzen duen edonor.

Eskaintzen dugun zerbitzua:
·
 Eskualdeko eta inguruko eskualdeetako Lanbideren Enplegurako Orientazio- eta Enplegu-bulegoekin zuzeneko eta gertuko harremana.
· Pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiko zaio, ondoren aipatzen diren ekintzen bidez:
– Elkarrizketa baten edo batzuen bidez dituen beharrak identifikatuz.
– Eskura dituen baliabideen informazioa emanez.
– Aholkuak emango dira, inguruko lan-merkatua eta prestakuntza-egoera
nola dauden ikusita.
– Beharrezkoa den kasuetan, curriculuma egiten lagunduko zaio, enplegua bilatzeko zer bide dauden azaldu, baita webgune interesgarriei, lan-poltsei eta abarrei buruzko informazioa eman ere.

Harremanetarako:
Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.

Harremanetarako:
·
tel.: 943 899 272 / 943 899 273
· H. el.: lhl@maltuna.eus

"Gure esperientzia eta ezagutzaren bidez, zure beharrari erantzungo diogu."