Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
miguel-altuna-banner-logoak

Enpresa-habia

Zer da Urratsbat?
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako programa da Urratsbat, Lanbide Heziketako ikasleek beren enpresak sortzen laguntzea helburu duena. Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horregatik, Miguel Altunak, Urratsbat programaren bidez, enpresa-haztegi prozesuan laguntzen du. Programan parte hartzen duten proiektuek hala eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola azterketa-fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak.

Horrez gain, Miguel Altunan erreferentzia-pertsona bat eskaintzen du; pertsona hori enpresa-proiektuen garrantzia zabaltzeaz (autoenplegua lan-merkatuari irteera emateko bide erreal gisan aurkezteko hitzaldiak…) eta enpresa-proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz) arduratzen da, sustatzaileari bere enpresaren sorrera-prozesu guztian zehar aholkularitza emango dio eta hari laguntzen arituko da.

Nori zuzendua dago?
Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:
Erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
Miguel Altunako ikasle ohiei.
Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein prestakuntza ofizialaz kanpokoak Miguel Altunaren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edonori.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
• Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den bitartean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
• Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
• Enpresa martxan jartzeko unean ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago eta hala egiteak eskolak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
• Ekintzaileari bere negozio-ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza-zerbitzu integrala.

MIGUEL ALTUNAKO ENPRESA-HABIA
Bergarako Miguel Altunan, ekintzailetasuna sustatzeko URRATS BAT programaren bidez, hainbat enpresa-proiektu gauzatzen ari gara azken 16 urteotan. Ibilbide horri jarraikiz, Miguel Altunan enpresak sortzearen aldeko beste apustu bat egina dugu: Amillaga industrialdeko pabiloian enpresa-habi bat kokatzea. Han, gaur egun enpresa berri bat dago, zeinak ikerkuntza eta bere produktuen garapena gauzatzen baititu.