Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.
Ikaskuntza adin-tarte batera mugatzen ez den etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da Etengabeko Ikaskuntza horren barruan pertsona gisa garatzen gaituela araututako edo arautu gabeko heziketa-ekintza bakoitzak. Horregatik, Bitartekaritza-zerbitzuak edozein ikaskuntzari buruzko informazioa ematen du:
Ikaskuntza formala: arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…).
Ikaskuntza ez-formala: lan-munduan sartzeko edo lanpostura hobeto egokitzeko ikaskuntza (lanerakoa edo etengabekoa).
Etengabeko ikaskuntza: aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak (kirola, eskulanak, terapiak, informazio-jarduerak…).