Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
urratsbat

Ekintzailetza

ikasenpresa

ZER DA IKASENPRESA?

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresa-mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea, eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Helburuak
Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak ekintzaile izateak zer dakarren ikasteko.
Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional on eta enplegagarriak, pertsona aktiboak eta ekintzaileak izan daitezen.
Ikasleak sentsibilizatzea, autoenplegua beste aukera on bat dela jabetu daitezen.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat antolatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Enpresa horiei bazkide bat esleituko zaie, beste eskola-enpresa bat, eta harekin merkataritza-harremanak izango dituzte. Merkatuko azterlanak egingo dituzte, eta produktuen katalogoa trukatuko dute azkenean salerosketa bat egiteko.

Ikasturtean zehar enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei, eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian komunikazioari eta salguneei buruzko lantegiak emango dira.

Otsailean azoka bat antolatuko da, eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.

urratsbat 1

ZER DA URRATSBAT?

Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza; horren jakitun, Lanbide Heziketako Sailburuordetzatik bultzatutako Urratsbat proiektuaren partaide da Miguel Altuna, non enpresa-haztegi bihurtu nahi baitu. Programan parte hartzen duten proiektuek hala eskatzen dutenean, programako partaideek beste instalazio batzuk ere erabil ditzakete, hala nola azterketa-fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak.

Norentzat?

Miguel Altunako ikasleentzat nahiz ikasle ohientzat edo ikastetxearekin zerikusia duen eta enpresa sortzeko interesa duen edonorentzat dago zabalik.

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:
Miguel Altunan, prozesua abian den biartean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bat.
Miguel Altunan Ekintzailearen bulego bat. Behar bezala hornituta egongo da bulego hori, enpresa sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatu ahal izateko.
Enpresa martxan jartzeko unean Miguel Altunako ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago eta hala egiteak eskolak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
Ekintzaileari bere negozio-ideia enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza-zerbitzu integrala.

HARREMANETARAKO
Arduraduna: Salome Olaetxea
Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara
Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
tel.: 943 899 270
H. el.: solaetxea@maltuna.eus