Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
erasmus 1240x360 copia 1

Erasmus +

Erasmus+ Europako programaren barruan eta lanbide-heziketari dagokionez lan-praktikak kudeatzeko erabiltzen da lan-tresna da, non Europatik zuzenean diru-laguntzak eskaintzen baitira ikasleek beken bidez Europako herrialdeetan egonaldiak egin ahal izan ditzaten. Miguel Altuna Lanbide Heziketan, dagoeneko urte batzuk daramatzagu Erasmus+ programa kudeatzen.

Informazio gehiago:

http://www.erasmusplus.gob.es/
http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/

Urtero, Miguel Altuna Lanbide Heziketak bere proiektu propioa aurkezten du, eta, proiektu horri esker, hainbat ikaslek Europako zenbait herrialdetan egin ditzakete beren lan-praktikak. Hiru hilabeteko praktikaldiak egiten dituzte ikasleek beren prestakuntzari lotutako enpresetan. Lan-praktikak egiteaz gainera, beste herrialdeetako ikasleekin ere harreman estua izaten dute eta, oro har, esperientzia ahaztezina izaten dute.
Ez da ahaztu behar alderdi ludikoa ere, oso garrantzitsua baita kanpora joaten den ikaslearen izaera aberasteko eta beste kultura batzuk ezagutzeko.

"Erasmus +, arlo profesionala eta pertsonala garatzeko aukera."

descargaERASMUS