Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp
barra azul inferior imagenes cabecera
cv

Lan-poltsa

Miguel Altunak lan-poltsa zerbitzua www.lanpoltsa.eus web-orriaren bidez kudeatzen du, eta, hala, kalitateko zerbitzua eskain diezaieke ikasleei, ikasle ohiei eta enpresei.


FUNTZIONAMENDUA

Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta ematen zaio sisteman, eta, bestalde, enpresek ere sistema horretarako sarbidea dute, behar duten profilarekin bat datozen pertsonen curriculumak kontsultatzeko aukera izan dezaten. Funtzionamendu horrek datuak eguneratuak izateko aukera ematen du, eta, era berean, langile bat edo lana aurkitzeko prozesua errazten du.

Zerbitzu horren helburua da Miguel Altunako ikasleei eta ikasle ohiei lan-mundurako sarrera erraztea eta gaur egun duten lan-egoera hobetzen laguntzea. Miguel Altunako ikasle eta ikasle ohiek lehentasuna izango dute beste interesatuen aurrean.

IZEN-EMATEA
Jarri harremanetan lan-poltsaren arduradunekin, edo sartu www.lanpoltsa.eus orrian, eta erregistratu. Behin pasahitzak jaso dituzunean, zure arduradunak adieraziko dizu zer urrats egin behar dituzun.

Curriculuma aplikazioan sartu ondoren, interesdunaren ardura izango da bere lan-arloko aldaketen berri ematea, lan-poltsa ahalik eta eguneratuena egon dadin.


DATU PERTSONALEN BABESA
Zure datuak Miguel Altuna LHIIko lan-poltsarako erabiliko dira, helburu akademikoetarako eta izan daitezkeen lan-eskaintzei erantzuteko. Beti izango duzu aukera zure datuak zuzentzeko edo ezeztatzeko, LHLrekin harremanetan jarriz.

 

HARREMANETARAKO
Arduraduna: Gorka Lazkano
Helbidea: Agirrebidea 2, 20570 Bergara
Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
tel.: 943 899 272 / 605 723 237
H. el.: lanpoltsa@maltuna.eus