Miguel Altunak, LHL elkartearekin elkarlanean, ikasleentzako, ikasle ohientzako eta, oro har, herritarrentzako orientazio-zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu horretan honako hauek eskaintzen ditu:
Lan-egoerari buruzko informazioa eta orientazioa.
Elkarrizketa pertsonalizatuak.
Pertsona bakoitzak bere gaitasunak eta interesak zehazteko laguntza, bere curriculumean ahalik eta egokiena islatu daitezen (webgune interesgarriak, zenbait lan-poltsa, etab.).
Eskura dauden baliabideei buruzko informazioa.
INTEGRATUZ: Gizarteratze galdetegi interaktiboa.