Lanbide-heziketa funtsezkoa izan da enpresen lehiakortasuna bermatzeko, eta nahitaezkoa izaten jarraitu behar du, langile trebatuak eta zerbitzuak eskaintzeko.
LH DUALa
Miguel Altuna LHIIk maila guztietako prestakuntzaren aldeko apustua egiten du. Industria-egitura sendo, lehiakor eta berritzailea izateko, Miguel Altuna LHIIk enpresen beharretara egokitu behar du, eta, horretarako, ezinbestekoa da bere gaurko eta biharko langileen gaitasun-premiak ezagutzea.
DUALarekin onura asko
Lanbide Heziketa DUALa dagoeneko beste herrialde batzuetan egiaztatutako modalitatea da, non irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ikastetxean eta enpresan txandakatzen baitira. Ikas-ekinezko erregimeneko ikaslea ikastetxean nahiz enpresan jasotako konpetentziengatik eta gaitasunengatik ebaluatzen da.
LH DUALaren bidez, Lanbide Heziketako ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko aukera dauka, enpresak paper aktiboagoa izaten du etorkizuneko langileak izango direnei prestakuntza eskaintzeko orduan, eta, horrenbestez, gazteen laneratzea errazten da. Azken finean, Lanbide Heziketa eta lan mundua hobeto ezagutzeko modua da.
Geroz eta beharrezkoago jotzen da hezkuntza-sistemaren eta lan-munduaren arteko lankidetza, batez ere azken urteotan bizitzen ari garen negozio-eredu berriak, nazioarteko nahiz mundu mailako merkatuen aldaketak eta gizartearen higikortasunaren garapen argia kontuan hartzen baditugu.
Euskadiko Lanbide Heziketa DUALa ere gorantz doa azken urteotan. Miguel Altuna LHIIn, 2012.urtean hasi ginen ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa DUALarekin (estatu mailako lehen araudia 2012koa da), eta urtez urte nabarmen handitzen ari da parte hartzen duten ikasleen eta enpresen kopurua.
Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programaren” laguntzari esker, LH DUALari loturiko tramitazioa erraztu eta informazio guztia eskura izan dadin, Miguel Altuna LHIIn ikastetxeei, ikasleei eta enpresei zuzenduriko gida hau sortu dugu.
Laneratzea errazten duen eredua da, ikasleak beren heziketa-zikloari dagokion lanpostu batean jarduten baitira programak irauten duen bitartean; lanbide-alorreko produkzio-esparrua hobeto ezagutzen dute, eta, hala, lan-esperientzia eta lehiakortasun profesionala lortzen dituzte eta ezagutza teoriko-praktikoak uztartzen dituzte. Horrez gainera, Miguel Altuna LHII ez da izango ezagutza-iturri bakarra, eta, ondorioz, ikaskuntza-eredu dinamikoagoa eta eraginkorragoa da.
DUALeko ikasleak Miguel Altuna LHIIko tutorearen eta enpresako instruktorearen azalpenak eta orientazioa jasotzen ditu, ezagutza teorikoak praktikan jarri ahal izateko enpresako jardueren bidez.
Prestakuntza eta ikaskuntzako lan-kontratu baten edo beka bidez formalizatzen da harreman hori.
Ondorioz, gazteak lan-merkatuan sartzea errazten da eta kalitateko lanpostuak sustatzen dira.
LH DUALean elkarlanean lan egin behar duten eragileek hartzen dute parte, bata bestearen babesean eta denen onerako, eta, batez ere, benetako protagonista diren haien, hots, ikasleen, onerako.
HEZIKETA-ZENTROA
Lanbide Heziketako ikastetxea, hau da, Miguel Altuna LHII, DUALeko ikaslea prestatzen den guneetako bat da, enpresarekin batera.
Heziketa-ziklo bat ikasi nahi duen ikasleak arlo hori ematen duen Lanbide Heziketako ikastetxe batean matrikulatu behar du; baldintzak betetzen baditu eta plaza hutsik badago, bere prestakuntza DUALean egiteko aukera izango du.
LH DUALa gauzatu ahal izateko, Lanbide Heziketako zentroak elkarlan estua mantentzen du enpresarekin, bien onurarako eta ikasleen aberasgarri.
MIGUEL ALTUNA LHIIko TUTOREA
Miguel Altuna LHIIk irakasleetako bat tutore izendatzen du, enpresako instruktorearekin batera ikaslearen prestakuntza programatu eta lantokian ikaslearen jarraipena egin dezan.
Tutore horrek modu koordinatuan egingo du lan gainerako irakasleekin eta ikaslea prestakuntza jasotzen ari den enpresako instruktorearekin. Koordinatze horren helburu nagusia da ikasleak heziketa-zikloan jaso behar dituen konpetentziak lantzen dituela ziurtatzea.
Tutorearen ezaugarriak:
· Ikasleak ondo ezagutzea, ikasle bakoitza behar bezala egokitu dadin dagokion enpresan.
· Dagokion heziketa-zikloaren edukiak ondo ezagutzea, baita beste titulazioetakoak ere.
· Enpresa hezitzaile berriak bilatzean dinamikoa izatea, haiek bisitatzea eta etengabeko harremana mantentzea.
· Sor daitezkeen arazo eta ustekabeen aurrean neurriko erantzuna emateko ahalmena izatea, jarrera ireki batean oinarrituta.
· Eguneratua egoteko prestutasuna azaltzea.
· Miguel Altuna LHII eta enpresaren arteko zubi-lana egiteko motibazioa izatea eta ikasleei eta enpresetako tutoreei laguntzea.
· Miguel Altuna LHII Heziketa Zentroaren inguruko enpresa-sarea ondo ezagutzea eta hura ikertzeko prestutasuna erakustea.
Tutorearen funtzioak:
· Heziketa-programa orokorraren baldintzak zehaztea.
· Inguruko enpresak bisitatzea.
· Enpresaren baldintza teknologikoak ezagutzea.
· Ikasle eta enpresa bakoitzarekin ondorengo puntu hauek adostea:
· Prestakuntza lanpostuan.
· Jardueren programazioa.
· Enpresaren baldintzak ikasleei azaltzea:
· Lanpostuak eta egitekoak.
· Sektoreari loturiko segurtasun- eta osasun-gaiak.
· Ikaslea aurkeztea enpresan harrera egiten zaionean.
· Tarteka enpresa bisitatzea, ikaslearen egitekoak ikasketei loturikoak direla egiaztatzeko.
· Ikasleei arreta ematea Miguel Altuna LHIIko ikastetxean.
· Tutorearen eginkizunak betetzea (zailtasunen aurrean zalantzak argitu, etab.)
· Enpresaren balorazio-txostena aztertzea eta ikaslearen ikasketa-espedientean txertatzea.
ENPRESA
Enpresa LH DUALeko ikaslea prestatzen den guneetako bat da, Lanbide Heziketako ikastetxearekin batera, hau da, Miguel Altuna LHIIrekin batera.
Enpresaren egitekoak:
• DUALeko ikasleak enpresan landu beharreko jarduerak programatzea ikastetxeko tutorearekin batera.
• Ikaslearen hautaketa-prozesuan parte hartzea irizpide egokiak betez eta gardentasun osoz.
• Beharrezkoa den dokumentazio guztia betetzea.
• Ikasleari dagozkion ordainsariak egoki ordaintzea.
• Prestakuntzarako lan-kontratuak hala eskatzen duen kasuetan, Gizarte Segurantzan kotizatzea.
• Bere langileen artean enpresako tutore edo instruktore izango diren langile egokienak aukeratzea, beharrezkoa den prestakuntza eskaintzea eta instruktore-funtzioak betetzeko beharrezko baliabideak eskura jartzea.
• LH DUALeko ikasleei lan-arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza ematea.
• LH DUALeko ikasleak egin beharreko lanak heziketa-zikloko edukiekin bat datozela ziurtatzea, aurrez ikastetxearekin adostutako programazioari jarraituz.
• Ikaslearen eskubideak errespetatzea.
• Ikaslea irizpide egokiekin eta gardentasunez ebaluatzea.
• Miguel Altuna LHIIrekin lankidetzan aritzea ikaslearen indarguneak baloratuz eta ahulguneak identifikatuz.
ENPRESAKO INSTRUKTOREA
Enpresak instruktore izateko izendatu duen pertsonak ziurtatu behar du ikaslearen jarduerak gauzatzen direla; kargu horretarako nork bere burua aurkez dezake, edota enpresak izenda dezake. Bi kasuetan, ezinbestekoa izango da titulazio edota esperientzia profesional egokia izatea.
Enpresako instruktorea ezinbestekoa da ikaskuntza-prozesu honetan; izan ere, haren ardura izango da ikastetxeak eta enpresak adostutako programa betetzen dela egiaztatzea eta ikasleari jarraipena egitea, eta, hala behar denean, ezagutzak transmititzea.
Ikastetxeko tutorearen eta enpresaren arteko lotura izango da enpresako instruktore hori, enpresa ordezkatuko du eta esleitutako ikaslearen aurrerapenak ebaluatuko ditu.
Instruktorearen egitekoak:
• Miguel Altuna LHIIko tutorearekin batera ikaslearen egitekoak planifikatzea eta egutegi batean islatzea.
• Ikaslearen jarraipena egitea eta egitekoak gidatzea.
• Miguel Altuna LHIIrekin era koordinatuan lan egitea.
• Ikaslearen enpresako egonaldian beharrezko orientazio-lanak egitea.
• Ikaslearen aurrerapenak baloratzea eta amaierako ebaluazio-txostenean txertatzea.
• Ikaslearen jarduerari buruzko txostena betetzea.
LH DUALeko Instruktorearen GIDA.
IKASLEA
Lanbide Heziketa DUALeko protagonista nagusia da.
DUALeko ikasleei eskatzen zaien esfortzua bikoitza da; izan ere, Miguel Altuna LHIIn ikasten dute, eta, horrez gainera, enpresan lan eginez ere ikasi behar dute. Horregatik, ezinbestekoa da ikasleak gaitasun tekniko onak eta zeharkako gaitasun egokiak ere izatea (jarrera, heldutasuna, taldean lan egitea, motibazioa…)
Ikas-ekinezko lanbide-heziketa honek lana egiteko eta ikastetxean jasotzen dituen ezagutzak praktikan jartzen aukera eskaintzen dio ikasleari, benetako egoeran lan eginez.
Azkenik, lantokian duen balioa baloratuko da, eta horrek konfiantza emango dio lan-munduan sartzeko garaian (izan ere, lan-merkatuan sartzeko beharko duen denbora laburragoa izango da). Curriculumean ere txertatu ahal izango du urtebeteko lan-esperientzia hori.
Ikaslearen eskubideak eta betebeharrak
ENPRESARENTZAT
• Langileak hautatzeko tresna aproposa da.
• Langile gaituak prestatzen dira, enpresaren kultura eta prozesuen beharretara egokituak.
• Belaunaldi arteko txanda errazten du enpresan.
• Enpresen beharrei egokitutako programa malgua.
• Ikaslea enpresaren balioekin eta lan egiteko moduarekin identifikatzea errazten du.
• Enpresaren erantzukizun soziala bultzatzen du: enpresa hezitzaile, dinamiko, moderno gisa eta gizartearekiko konpromisoa duen enpresa gisa islatzeko aukera. Komunikabideetako presentzia eta ikusgarritasuna handitu daiteke.
ENPRESAKO INSTRUKTOREARENTZAT
• Langile izatetik langile eta hezitzaile izatera pasatzen da.
• Zeharkako gaitasunak jaso eta hobetzen dira: erantzukizuna, autonomia, talde-lana, antolaketa, gatazken-kudeaketarako gaitasunak eta komunikazioa, besteak beste.
• Belaunaldi berriei bere ezagutzak transmititzen dizkie. Gaitasun profesionalez gain, baita liburu edo eskuliburuetan aurkitu ezin diren gaitasunak ere.
• Ikaslearen ekarpenen bidez ezagutza sendotuko du; izan ere, litekeena da hark teknika berriak ezagutzea eta, beraz, instruktorearen ezagutzen osagarri izatea.
• Enpresak instruktore izateko ardura ematen dionean, enpresak bere lana baloratzen du, eta hau adierazi nahi dio: “zugan konfiantza daukagu, zure lana baloratzen dugu eta etorkizuneko gure langileei hori transmititzea nahi dugu”.
MIGUEL ALTUNA LHIIrentzat
• Miguel Altuna LHIIren eta enpresen arteko harremana sendoa eta gertukoa da.
• Enpresen berritasun eta joerak ezagutzeko eta ikasgelan ikasleei transmititzeko aukera.
• Enpresen beharrei erantzuteko metodologia pedagogikoak berritzea bultzatzen da.
• Heziketa-eskaintza handitzen du.
MIGUEL ALTUNA LHIIko IKASLEARENTZAT
• Gutxienez urtebeteko lan-kontratua (Gizarte Segurantzan kotizatzen).
• Lan-jardunaldiak eta ikasketak batera egiteko aukera, eta, hala, enpresa-ezagutza sendoa izatea.
• Urtebeteko lan-esperientzia; ikasleak benetako lan-erronkei aurre egiten ikasten du.
• Ikasleak kontratuaren edo hitzarmenaren araberako soldata jasotzen du.
• Laneratzea errazten du, eta motibazioa gehitzen.
GIZARTEARENTZAT
• Produktibitatea eta enplegua hobetzen ditu.
• Ikasleen prestakuntza hobetzen du enpresekin lankidetzan aritzeak.
• Gazteen laneratzea errazten du, kalitateko enplegua sustatuz.
Lanbide Heziketa DUALa dagoeneko beste herrialde batzuetan egiaztatutako modalitatea da, non irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ikastetxean eta enpresan txandakatzen baitira. Ikas-ekinezko erregimeneko ikaslea ikastetxean nahiz enpresan jasotako konpetentziengatik eta gaitasunengatik ebaluatzen da.
LH DUALaren bidez, Lanbide Heziketako ikasleak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko aukera dauka, enpresak paper aktiboagoa izaten du etorkizuneko langileak izango direnei prestakuntza eskaintzeko orduan, eta, horrenbestez, gazteen laneratzea errazten da. Azken finean, Lanbide Heziketa eta lan-mundua hobeto ezagutzeko modua da.
Informazio laburtua (enpresentzat).
GOI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK
- Administrazioa eta Finantzak
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
- Mekatronika Industriala
- Automatizazioa eta Robotika industriala
- Zuzendaritzari Laguntza
ERDI-MAILAKO HEZIKETA-ZIKLOAK
ESPEZIALIZAZIOAK
Lanbide Heziketa DUALa araudi hauek arautzen dute:
83/2015 DEKRETUA, ekainaren 2koa, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.