Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Bergarako Udalak bultzatutako Lan Mundu Mahaiko bileran partaide

Urtarrilaren 25ean, Bergarako Udaletik bideratzen ari diren Lan Mundu Mahaiaren bilera izan genuen Miguel Altuna LHIIn. 

Bertan, Bergarako eta inguruetako enpresa eta erakunde desberdinak bildu ginen: Bergarako Udala, Enpresare, Laneki, Lazpiur, Soraluce, Ecenarro, Jardun Euskar Elkartea, Elay Taldea, Fagor Ederlan, Matz Erreka, EMUN, Mondragon Korporazioa eta Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkariak, besteak beste.

 

Bileran zehar, lan munduaren egoeraz, euskararen erabilera enpresen egunerokotasunean bermatzeaz,aurrera begira eman beharreko pausuez, taldera atxikitzeko aukerez eta zabalkuntzarako egitekoez aritu ginen.