Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Bigarren mailako ikasleak lan praktiketara

Egunotan hasiko dira Miguel Altuna LHIIko  bigarren mailako 68 ikasle beraien ikasketei loturiko lan-praktikak egiten Debagoiena eta inguruetako enpresetan (Erdi-Mailako zikloetako 26 ikasle atzo hasi ziren eta Goi-Mailako 42 ikasleak datorren astelehenean hasiko dira).

Hauetaz gain, 8 ikaslek Erresuma Batua, Portugal, Italia eta Polonian egingo dituzte Erasmus+ programaren bidez eta  ezin ditugu aipatu gabe utzi, LH DUALaren bidez beraien ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatzen ari diren 53 ikasleak.

Aurreko urteetan bezala, heziketa zikloa amaituko duten ikasle asko praktikak  egingo dituzten  edo LH DUALean aritu diren enpresan bertan lanean jarraitzeko aukera izango dute.