Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Genero berdintasunean sentsibilizatzeko on-line saioak

Azken urteotan, STEAM alorretan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, artea eta humanitateei erreferentzia egiten die ingelerazko akronimoak) genero berdintasuna sustatzeko hainbat pausu ematen ari gara bai gizartera eta bai inguruko enpresetara begira, eta oraingoan, gai honen inguruan sentsibilizatzeko on-line saioak antolatu ditugu Miguel Altunak eta LHL elkarteak Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Zergatik? STEAM ikasketetan emakumeen presentzia handitu nahi dugulako. Horretarako, beharrezkoa iruditzen zaigu emakumeentzat onuragarriagoak diren heziketa inguruneak eta inguru profesionala eratzea, non emakumeen ezaugarriak eta ekarpenak baloratuko diren eta baita, beraien lana eta ikasle nahiz profesional gisa dituzten ahalmenak ere.

Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu heziketa zentroetan eta familietan genero estereotipoak aldatzea, STEAM arloetako ikasketei eta lanbideei dagokienez.