Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Hiru ikasturtetan bi titulazio ofizial lortzeko aukera berria Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Etengabe eraldatzen doan eta geroz eta konektatuago dagoen gizarte honetan, lan munduari erantzun hobea emateko aukera izango dugu aurrerantzean Debagoienean. Izan ere, Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketan, egungo heziketa ziklo eta espezializazio programaz gain, 2021/22 ikasturterako formazio eskaintza berria dugu: Zuzendaritzari Laguntzeko Goi- Mailako Teknikaria eta Fabrikazio Adimenduna Espezializazio kurtsoa.

 Hauek dira bakoitzaren ezaugarri nagusiak:

  • Zuzendaritzari Laguntzeko Goi- Mailako Teknikaria: Miguel Altunan ziklo honen bigarren kurtsoa eskainiko da soilik. Hori dela eta, Administrazio eta Finantzak goi-mailako heziketa zikloa gainditua duten ikasleek, ikasturte bat gehiago eginez, titulazio ofizial berria eskuratzeko aukera izango dute. Lan irteerei dagokienez, zuzendaritzako laguntzaile edo idazkari, laguntzaile pertsonal, giza baliabideetan saileko laguntzaile edo administrazio eta erakunde publikoetako administrari gisa lan egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste. Informazio guztia, HEMEN.

 

  • Fabrikazio adimenduna espezializazio kurtsoa: Estatu mailan homologatutako espezializazio kurtso honen iraupena 660 ordukoa da eta ikasketak ikastetxean eta enpresan txandakatuz burutuko dira.  4.0 industriak, konektibitateak, adimen artifizialak eta robotikak eskatzen dituzten ezagutza tekniko eta profesionalak barneratuko dira besteak beste, Fabrikazio Aurreratuko sektoreari erantzuna emango dien ikasle kualifikatuak formatuz. Informazio guztia, HEMEN.