Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Hotzeko Estanpazio eta Metal Gogorrei buruzko Jardunaldi Tekniko arrakastatsuak

Uztailaren 2 eta 3an, Bergarako Miguel Altuna LHIIn 2018ko Jardunaldi Teknikoak izan ditugu: “Joerak Hotzeko Estanpazioan V.jardunaldia” eta “III metal gogor jardunaldia” izan dira aipaturiko saioak.

ASEFI eta ASAMMET-ekin batera antolatutako ekitaldi hauek oso arrakastatsuak izan dira: Forja, hotzeko estanpazio eta mekanizazio alorreko 50 enpresatako 180 partaide, alor honetako egungo joera, soluzio industrial eta metal gogorrei buruzko aplikazio berrietan sakontzeko adituen 20 aurkezpen eta amaitzean, partaideek oso balorazio onak egin dizkigute eta.

Miguel Altunak, eskerrak eman nahi dizkie ASEFI eta Asammet-eri beraien lankidetzagatik eta baita jardunaldi hauetan parte hartu duten enpresei ere.