Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ikasle eta enpresak elkarlanean: Gaitasun teknikoak eta zeharkakoak partekatzen

Azken bi egunetan ziklo desberdinen artean aurkezpenak egiten ari dira Miguel Altunako ikasleak. ETHAZI (Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Kolaboratiboa) metodologia baliatuz landutako gaitasun teknikoak eta zeharkakoak dira aurkezpen horien ardatza.

Copreci, Fagor Ederlan, Dikar, Zerbimek, Goizper, Lazpiur, Ulma Forja eta Gehiber enpresetako arduradun desberdinak ere jardunaldietan parte hartzen ari dira, ikastetxeak inguruko enpresekin duen lotura garrantzitsuaren erakusgarri.