Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Ikastetxeak eta enpresak eskutik STEAM Komunitatea Indartuz egitasmoan

STEAM formazioa sustatu, STEAM lanbideak ikustarazi eta lanbideei loturiko genero estereotipoak apurtzeko helburua duen STEAM Ko In (STEAM Komunitatea Indartuz) egitasmoak, amaitu ditu ikasturte honetarako aurreikusitako bisita eta ekintzak.

Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Bergarako Udalarekin eta ikastetxe desberdinekin elkarlanean martxan duen egitasmo honen bidez, Bergara eta inguruetako hainbat enpresa ezagutzeko aukera izan dute adin tarte desberdinetako gaztetxoek eta egitasmoaren helburuarekin bat etorriz, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak uztartzen dituzten lanbide eta ikasketa desberdinak enpresetako lanpostuetan nola aplikatzen dituzten ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste.

Eskerrik asko egitasmo honetan parte hartu duten Bergarako Udalari, ikastetxeei eta enpresa guztiei. Udako oporren ondoren jarraituko dugu ildo beretik elkarlanean.