Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Industria arloko enpresen artean euskara sustatzeko ‘Harixa’ hitzarmena sinatu dugu

Lan-munduan euskararen erabilera sustatzeko proiektua lantzen hasi zen Bergarako Udala ‘Bergara izan, bizi, ekin’ planean jasotzen denari jarraituz. Lan-mahaia osatu zen, eta 2021. urteko maiatzaren amaieratik lanean ari da taldea. Irailean, enpresei hitzarmena sinatzea proposatuko zitzaien, eta horretarako Bergaran lan-arloan euskara sustatzeko HARIXA izeneko programa abian jarri zen.

Hori dela eta, atzo urriak 25, industria arloko enpresen artean euskara bultzatzeko hitzarmen bat sinatzeko ekitaldi publikoa izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Miguel Altunak eta Bergarako 37 lantokik sinatu genuen hitzarmena.