Agirrebidea, 2 · 20570 BERGARA  (Gipuzkoa) · Tel.: 943 899 270
ikaslan-gipuzkoa-logo migual-altuna-logo-fp

Martxan da STB-STEAM talentua bultzatuz egitasmoa

Dagoeneko martxan da STB – STEAM Talentua Bultzatuz egitasmoa:  STEAM arloetan emakumeen partaidetza handitzeko eta esperientzia onak partekatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamenduaren Gipuzkoan, enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko programaren 2020ko deialdiaren barruan kokatzen den proiektu pilotua.

2019an STEAM praktika onak bultzatuz egitasmoarekin hasi genuen bideari jarraipena emango diogu egitasmo honekin. Covid19ak baldintzatutako ikasturte honetan, Miguel Altuna LHIIn dagoeneko hasiak gara gizarteko eragile desberdinei zuzenduriko sentsibilizazio saioak aurrera eramaten eta datozen aste eta hilabeteotan, egitasmo eta elkarlan ezberdinetatik jaso eta landu dugun ezagutza, enpresei eta erakunde ezberdinei helarazteko ekintzekin jarraituko dugu. Horretarako, enpresetara berdintasun gaiari loturiko praktika onei buruzko informazioa helarazteko saiakerak egingo dira eta barne lanketa desberdinak proposatu, besteak beste. Laster izango dugu informazio gehiago.